Hasiera Edukin nagusira Menu nagusira

San Miguel Arcangelen eleiza


San Miguel Elizak saloi-oinplanoa du eta dorrea oinaldean. Sarrera alboko arkupe batetik egiten da. Barruan aldare nagusiko erretaula gailentzen da, Felipe Azurmendi ldiazabalgo eskulturgileak eginikoa eta lurrean bereiziriko famili-hilobietarako panteoia.

Mendeetan zehar, Lazkanoko Jauntxoek Parrokiaren gaineko jabegotza eskubideak izan zituzten, irabazi ekonomiko ederrak ekarri zizkielarik.

Eliza inguruan herriko plaza lekutzen da eta hantxe, Udaletxea, XIX. mendeko eraikuntza, udaletxeek izan ohi dituzten ezaugarriekin.Herriko etxeak kalitate onekoak dira,inguruari oso ondo egokituak.


Itzuli
Hasiera Edukin nagusira Menu nagusira