Hasiera Edukin nagusira Menu nagusira

Lierniko auzoa


lbarrean lekutzen den etxe sailaz gain, bada Mutiloan beste erreferentzia gunerik: Lierniko baseliza (34-52). lnguruaren edertasunaz eta Ama Birjinarekiko fedeaz baliaturik, inguruetan hainbat ostatu-etxe eraiki dira, tokia guztiz eraldatuaz. lrailaren 8ko erromeriek aspaldidanik eragin oso zabala izan dute, Nafarroa eta Arabaraino ere hedatu dena. lrudia orain dela gutxi moztua izan da, mantu batekin estaltzearren. Halaz ere, ugalmenaren zaintzailea eta antzutasunaren aurkako bitartekaritzat hartzen dutenen fedea dauka oraindik. Maiz ikusi ohi dira zoru gainean argizari horiko biribilak, Ama Birjinak haurrak gaitzetik begira ditzan.


Itzuli
Hasiera Edukin nagusira Menu nagusira