Hasiera Edukin nagusira Menu nagusira

Testu bat aukeratu behar da hemen jartzeko

Hastapenak

Mutiloan komunitate prehistorikorik agerpenik ez dira aurkitu baina horrek ez du esan nahi Mutiloa pasaleku, ehizaleku eta gizakia asentatzeko gune ez zenik .

Erromatarren presentzia barrentatu zen, hori konfirmatzeko bertako meategien izena Troi izatea.

Baina historia testigantza idatziekin batera hasten denez, Mutiloa berandu samar sartu zela esan behar, zehatz mehatz 1384ko apirilaren 15ean aipatzen da lehenengo aldiz. Data horretan Segurarekin anexionatu zen hobeto defenditua izateko, nahiz eta Mutiloak bere funtsak administratzeko ahalmena nahi zuen. Segurari lotuta egon zen 231 urtetan, bandoen arteko guda amaitu bitartean. 1615ko otsailaren 15ean Felipe III. Dekretuz Mutiloak bere alkate propioa izango du eta autonomia osoa izango du, horren truke diru bat ordain du ondoren. Ordutik aurrera hiribildu titulua izango du. Berezko Udala osatu zuen alkate erregidore eta prokuradoreekin. Horrek esan nahi zuen Lurraldeko Junta Orokorretan ordezkariren bat izatera derrigortuta zegoen.

Horrek suposatzen zuen gastu eta eragin kaxkarren aurrean, Astigarreta, Zerain, Gudugarreta eta Ormaiztegiko herriekin, Esteban Deunaren Elkartea sortzeko biltzen da. Gerora Zegama ere atxikitzen zaie, elkarteak Zegamako Elkartea izena hartuko zuelarik. Elkartea 1725ean desagertzen da, eta 1742an Legazpi eta Zeraini batzen zaie, hau ere, 1768an desagertzen den arte. Gerora, 1825ean Artamalastegi Elkartea sortuko du Zerain eta Idiazabalekin. Gudak eta guda ondorenak eragin nabarmenak izan zituen Mutiloarren artean, 1936ko gudan esaterako herritarren baserriak hustu eta herri kaskora jeitsi ziren segurtasun handiagoren bila, horrekin batera zeukatenetik eman behar izan zuten. Guda zibilaren ondoren errazionamendua etorri zen, errotak itxi eta elikagai kontrola egiten zen

Hasiera Edukin nagusira Menu nagusira